Egunero milaka hitz, ehundaka irudi eta hamaika soinu irensten ditugu. Gehienetan gainera, ez dugu guk geuk programatzen eguneroko menu hori. Horregatik, niri neurea gustatzen zaidalako eta horixe delako kontzienteki kontsumitu eta gozatzen dudan informazioa, blog hauxe ireki dut; nahi duzuen guztiekin nire informazio menua partekatzeko!
Errealitatea ulertzeko mila modu daudelako... hitzak airean garrasiak dira, lurrean aldiz, ekintzak izan daitezke.